logo
logo

AVASI

Haurtzaroan Gehiegikeri Sexualak Jasan Dutenentzako Elkartea

www.avasibilbao.org           asociacion@avasibilbao.org

Gure ebaketak

Gauza berriak

Erakusketak


Zurekin ba gara:

174320

oinarritzen dizutenak.

Lazo Amarillo

Azken eguneratzea:

2010-01-06

Arratzaldeon

Ongi etorri AVASI-ko Weba

Asteaskena,  2010ko Irailak 8an

Abusu sexuala haurtzaroan eta helduaroko ondorioak.

Espainiako neskatoen %23k eta mutikoen %15ek era bateko edo besteko abusu sexualen bat jasaten dute gaur egun. Datuok Félix López Sánchez irakasleak, Salamancako Unibertsitateko Sexualitatearen Psikologiako katedradunak, egindako estatistiken ondorioak dira, eta argi eta garbi adierazten digute nolakoa den askotan ezkutatzen den arazoaren benetako egoera.

Hain garrantzitsua den gaia behar den moduan aztertzeko, abusu sexuala zer den azaldu behar dugu lehendabizi. Horretarako, Joan Muntané idazlearen, "Cuando estuvimos muertos". Abusos sexuales en la infancia liburuaren egilearen, hitzak hartuko ditugu kontuan. Bere esanetan, hain zuzen ere, honako hauxe da abusu sexuala: "ukipen fisikoa gertatu nahiz ez gertatu, oro har heldua/k den/diren erasotzaileak edo erasotzaileek oro har adingabea/k den/diren biktimaren edo biktimen kontura euren sexu-gozamenerako garatzen duten edozein jarduera, beti ere, egintza horren ondorioak alde batera utzita, adinagatik edo erabakitzeko gaitasuna mugatzen duten beste faktore batzuengatik adostasun espliziturik ez badago".

Estatuko beste autonomia-erkidegoetan ere ezarri daitezkeen datuok ez ezik, beste datu larri bat ere badago, abusu sexualen biktimak izan diren adingabeon %60k ez baitu inolako laguntzarik jasotzen.

Funtsean, bi arrazoi dira egoera horren eragileak. Lehenengo eta behin, tratamendurako baliabide publiko eta pribatuen eskasia; eta bigarrenez, abusu sexualen inguruko isiltasuna. Gaur egun ere, gizartean aitortzerik ez dagoen tabua denez, biktimek ez dute inolako babesik eta, askotan, erruduntasuna nahiz izua dira nagusi euren bizitzan.

Horiek horrela, haurtzaroan abusu sexualen biktimak izan direnen ehuneko handi-handi batek bizimodu heldu estigmatizatua darama, eta arazo ugari ditu. Horra hor depresioa, antsietatea, buru-estimu txikia, elikadurako arazoak, menpetasunak, isolamendua, bazterketa, erasotzailearen sexu bereko pertsonenganako gorrotoa... Biktima horien %58, gainera, euren buruaz beste egiten saiatzen da -FOROGAMek (Haurtzaroan Abusu Sexualak Jasan Dituztenentzako Laguntza Taldeen Foroak) eskainitako datuen arabera-. Horrez gain, eraso horiek jasan dituzten pertsonek helduaroan ere euren bikotekidearen edo beste batzuen abusuak jasan ditzakete, esplotazio sexualaren helburu izan daitezke eta sexualitatearekin zerikusia daukaten arazoak izan ditzakete; esate baterako, lasaitzeko zailtasunak, anorgasmia edo promiskuitatea.

Garai batean, abusu sexualak beheko gizarte-mailetan, baztertuetan edo desegituratuetan baino ez zirela gertatzen uste zuten. Gaur arte egindako azterketa guztiek, ordea, horrela gertatzen ez dela egiaztatu dute. Abusu sexuala edozein maila soziokulturaletan jazotzen da, eta, uste ez bezala, familia-giroan bertan gertatzen dira gehienetan. Hori dela eta, askoz zailagoa da arazoa tratatzea eta abusuak jasaten direla onartzea. Izan ere, horri buruz hitz egitea erabakiz gero, familia-ingurune osoari aurre egin behar zaio, eta, gehienetan, lagundu eta ulertu beharrean, biktimaren etsai nagusiak izango dira familiakoak.

Xabier Bañuelos

Arazorik edo eritzirik izanik Webarekin: webmaster@avasibilbao.org

Copyright © 2006 - 2010  AVASI - Haurtzaoran Gehiegikeri Sexualak Jasan Dutenentzako Elkartea